XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datazioaren azalpena

Gainjarpenaren irizpidea jarraituz, materialen adin absolutu eta trilobiten adin adierazpen kronologikoarekin batera, unitaterik zaharrena 1a eta gazteena 7a dena ondorioztatzen da.

1etik 4rako unitateak 1.200 m.u. dituzte, eta beraz, aurrekanbriarrean eratu ziren (Paleozoikoarekin duen muga 570 m.u.-tan kokatzen da).

5, 6 eta 7 unitateak Paleozoikokoak dira, zehaztasun kronoestratigrafiko handieneko fosilek, 6 unitateko trilobiteek (Kanbriar-Permiar), eta unitate gazteeneko ikatzen 300 m.u.-tako adinak (Paleozoikoko goi muga 250 m.u.-tan kokatzen da) adierazten duten gisara.

3. Galdera, b atala

Serie estratigrafikoan erregistratutako prozesu geologikoak

Seriean erregistraturiko prozesu geologikorik zaharrenak aurrekanbriarreko ziklo orogenikoan gertatu ziren (ikus a atala): lurrazaleko zona sakonetan, tenperatura eta presioaren gehiketaz, gradu altuko metamorfismo eta metasomatismoaren ondorioz sorturiko granito eta inguruneko arroken eraketa (1, 2, 3 eta 4 unitateak) jazo zen.

Aurrekanbriarreko materialek igotze tektoniko jarraia pairatu zuten, hauen deuseztapen higakor bortitza gauzatuz eta lurrazaleko zona sakonetan eraturiko materialak azaleratuz. Honek, material hauek 5 unitatetik bereizten dituen azal higakorra sortarazi zuen.

Paleozoikoan zehar zona hau subsidentea izan zen, itsasoak ureztatu zuelarik (transgresio itsastarra), arro sedimentario batetan bilakatuz.

Sedimentazio itsastarra, brakiopodo eta krinoideodun harearri (5 unitatea) eta trilobitedun karearri hareatsuaz (6 unitatea) osotua, sakonera txikiko ingurune itsastar eta plataformako baldintzapetan gertatu zen.

Goi Paleozoikoan arroak erregresio itsastarra pairatu zuen, ingurune kontinental edo itsasertzeko paduretan ohizkoak diren ikatzezko geruzadun harearri eta lutitak eratuz (7 unitatea).